Edukira joan

Joe Quimby

Wikipedia, Entziklopedia askea
Joe Quimby
The Simpsons universe (en) Itzuli
Argitalpena
SortzaileaMatt Groening
Ageri den obrak
Datu biografikoak
Jaiotza-izenaJoseph Fitzgerald O'Malley Fitzpatrick O'Donnell The Edge Quimby
JaiotzaSpringfield1945eko abuztuaren 6a
HerrialdeaAmeriketako Estatu Batuak
Sexuagizonezkoa
EgoitzaSpringfield
Jarduerapolitikaria

Joseph Diamond "Joe" Quimby edota Quimby alkatea Simpsondarrak estatubatuar marrazki bizidun telesaileko fikziozko pertsonaia bat da. Bere lehenbiziko agerpena 1990eko urriaren 7an aireratutako Bart Gets an "F" atalean izan zen.

Springfield udalerriko alkatea da eta Alderdi Demokratako politikaria. Ted Kennedy politikariaren parodia omen da eta Kennedy familiaren hainbat senide politikarietan oinarrituta sortu zuten.

Politikari ustelaren estereotipoa da, eta haren ezaugarri eta ahulezia guztiak ditu. Izaera berekoia, inongo eskrupulurik gabea, ustela, bizizalea, parrandazalea, lotsagabea, gonazalea eta putazalea du. Bertako mafiarekin harremanak ditu, herriko putetxeko ohiko bezeroa da eta bere emaztea etengabe engainatzen du, beti emakumez inguratua dago (gehienak emagalduak), politika helburua baino parranda egin eta ongi pasatzeko aitzakia besterik ez du. 1986an lehenbiziko aldiz alkate hautatu zutenetik, hurrengo hauteskunde guztietan alkate aukeratua izan da, noski, berak noizbait aitortu duenez azpijokoak, bozka erosketa eta ezkutuko bide ustelak erabiliz.

Kanpo estekak

[aldatu | aldatu iturburu kodea]